16 urtarrila, 2023

Blog KE Innova

Made in Kristau Eskola, balioetan eta ezagutzan hezten duen eredua

Balioetan eta ezagutzan hezten duen eredu integrala da gurea, etorkizuna eraikiko duten pertsonak hezten duena. Eta lan egiteko modu berezia dugu, geurea,

Made in Kristau Eskola eredua

Gure ikasleekin batera egiten dugu bidea, parez pare, beren bizi proiektua bilatzen lagunduz, orientatuz. Beren garapena ahalbidetuko duen proiektua aurkitu dezaten. Hurbileko errealitatearekin konprometituta, eta mundura zabalik.

Geure hezkuntza eskaintza propioa dugu, pertsonaren ikuspegi integraletik abiatuta. Horrela lortzen dugu etorkizuneko erronka eta beharrei erantzuteko gai izango diren haur eta gazteak heztea.

Ikasle bakoitzaren ONGIZATE PERTSONALA bilatzen dugu, bidelagun izanik, haiei entzuten eta errespetuz jokatuta, bakoitzak bere bizi proiektua aurkitu dezan.

ERANTZUKIZUNA bultzatzen dugu, jatorri bera dugulako, elkarrenak garelako eta etorkizun konpartitua dugulako.

Austeritatea, esker ona, eskuzabaltasuna eta munduaren eta pertsonen arteko komunioa bultzatzen duten jarrerak eta bizimoduak sustatzen ditugu, gure inguru hurbila zaintzeko keinu txikiak eginda.

Besteei ere begiratzen ikasteko hezten dugu. ELKARTASUNEZKO konpromiso baten bidez, gu baino okerrago dauden pertsonei lagunduta eta ateak zabalduz. Gizarte inklusiboago eta berdinago bat eraiki nahi dugulako.

Gaur egungo hezkuntza eskariari modu BERRITZAILEAN erantzuten saiatzen gara behin eta berriz. Hezkuntza guztion ondarea dela jakinik, etengabe eraldatzen ari den ondare komuna delako, eta gizartean ondo txertatuta egon behar duelako.

Aurkitu zure interes eta beharretara ondoen egokitzen den Kristau Eskolako ikastetxea

Ikastetxea bilatu