Durango

San Antonio Ikastetxea

0 urtetik 16 bitarteko itundun ikastetxea

Webgunean sartu

San Antonio Ikastetxeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan ikaslea da protagonista. Ez gara irakaskuntza zentro bat, ikaskuntza zentro bat baizik eta horretan ikaslea bere osotasunean garatzen da.

Gure ikasleen garapen pertsonala eta ongizatea finkatzeko, ahozko adierazmenaren eta ulermenaren, irakurketaren, idazketaren eta kalkuluaren inguruko oinarrizko kultura-trebetasunak eskuratzeko, eta gizarte-trebetasunak, lan eta ikasketa-ohiturak, sena artistikoa, sormena eta afektibitatea garatzeko aukera emango dien hezkuntza ematea da gure xedea.

Balbino Garitaonandia plaza 3
48200 Durango
Bizkaia

946816776

77Ikasgela

51Hezitzaileak

680Ikasle

Hezkuntza maila

  • Haur hezkuntza
  • Lehen hezkuntza
  • DBH

Hizkuntza eredua

  • B eredua
  • D eredua

Zerbitzuak

  • Udalekuak
  • Jangela
  • Eskolaz kanpoko ekintzak
  • Goizeko gela

Ikaslearen hezkuntza integrala helburu izanik, gurasoekin harreman estua zainduz, irakasle talde arduratsuz osatutako ikastetxe herrikoia gara.

Bidatz Loiti, Irakaslea

Eskolan lan handia egiten dugu baina ondo eta eroso sentitzen gara, irakasleak beti laguntzeko prest daudelako eta txiki txikitatik bizitzaren balioak erakusten dizkigutelako.

Paul de Arriba, Ikaslea

Niri jolastokian jolastea asko gustatzen zait eta aurten lasaiago nago, eskolan lagun nagusi bat daukadalako. Berak eskola hobeto ezagutzen laguntzen dit eta batzutan gelako lanetan ere bai.

Peru Uriarte, Ikaslea