Mutriku

San Miguel Ikastetxea

Euskaldun giroko ikastetxe eleanitza

Webgunean sartu

San Miguel Ikastetxea txikia eta giroa euskaldunekoa da. Irakasle, guraso eta ikasleen arteko harremana oso hurbila da eta honek guztien inplikazioa errazten du.

Haur Hezkuntzan proiektuen bidez lanean hasi gara eta urteak daramatzagu estimulazio goiztiarra lantzen.

Hizkuntzei dagokionez, 3 hizkuntzetan ahal den mailarik altuena lortzea da gure helburua, horretarako 2 urteko gelan hasten dira ingelesarekin harremanetan. Horrez gain, lehen hezkuntza osoan “Science” ikasgaia ingelesez ematen dute. Kanpo azterketek gure ikasleen ingeles maila ona egiaztatzen digute.

Bestalde, proiektu desberdinetan ere murgilduta gaude: “Belaunaldien artekoakoa”, eta “Gosari solidarioa” programetan hain zuzen ere. Hauen bidez gure ikasleak errespetuan, solidaritatean eta elkarbizitzan hezi nahi ditugu.

San Miguel 7
20830 Mutriku
Gipuzkoa

943603195

13Ikasgela

15Hezitzaileak

190Ikasle

Hezkuntza maila

  • Educación infantil
  • Educación primaria

Hizkuntza eredua

  • B eredua
  • D eredua

Zerbitzuak

  • Jangela
  • Eskolaz kanpoko ekintzak
  • Goizeko gela

Ikastetxe haundixa da, gela askokin, nahiko modernua arbel digitalak dauzkalako gela guztietan. Mate da gustokoen dudan ikasgaia: Entusiamat pilua gustatzen zait, jolasen bidez ikasten dudalako.

Irati Urreizti, Ikaslea

Irakasleen artean oso harreman ona dugu eta elkar laguntzen dugu. Gustora ari naiz nire lanean. Egiten dudan lanak asko betetzen nau.

Jaione Ituarte, Irakaslea

Gure ikastetxean asko ikasten da. Pizarra digitalak daude ia gela guztietan. Ona da, kanpotik etortzen direnei asko laguntzen zaielako.

Jokin Garagarza, Ikaslea