Donostia / San Sebastián

Larramendi Ikastetxea

0 urtetik 18 urte bitarteko elizbarrutiko ikastetxea

Webgunean sartu

Gauzak egiteko beste modu bat; Maitatu, ulertu, hobetu.

Ebangelioen mezua egunera ekarriz, ulertzen dugu gure komunitatean bizi den pertsona orok bere burua, ingurukoak, eskola, gizartea eta oro har mundua maitatzen, ulertzen eta hobetzen saiatu behar duela. Gure 0-18 urte bitarteko proiektuan elementu hauek honela itzuli ditugu hezkuntzako hizuntzara: inklusioa, transferentzia eta ahalduntzea.

Inklusioa lortzeko marko pedagogiko dialogikoan oinarritu gera etapa guzietan eta ondorioz, gure klaseetan heldu anitz dago ikasketa prozesuan lagutzen: irakasle anitz, praktiketako irakasleak, ikasle ohiak, familietako boluntarioak… Ikaskuntzak, eskolako protokoloek eta arauek, gatazken aurrean hartutako neurriek eta eskolan gertatzen den orok zentzua izan behar du ikaslearentzat. Zentzu hau eraiki egiten da eta horretarako dialogoaren bitartez adostasuna bilatu behar da. Horregatik klase magistraletatik ihes egin eta heldu anitzek zaintzen dituzten talde elkar-eragileetan lan egitea erabaki dugu.

Eskolatik kanpora gertatzen diren egoerei aurre egiteko behar diren gaitasunak barneratu behar ditu ikasleak (bereziki digitala, eleanitza eta pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa…). Hau, transferentzia moduan ulertu dugu eta bermatzeko, etapa guztietan gauzatuko dira erronketan oinarritutako proiektuak.

Ahalduntzea bermatzeko, berebizikoa da jarraipen indibidualizatua. Jarraipen honek, baina, hainbat alde izango ditu. Batetik, ebaluazio formatiboaren bitartez, ikasleari egindako lanaren azterketa itzuliko zaio. taldekoa eta indibiduala. Honetaz gain, hainbat tresna sortu ditugu meta-ikasketa eman dadin eta ikasleek koebaluazioaren eta autoebaluazioaren bitartez ikasten eta taldean lan egiten ikas dezaten. Azkenik, jarraipena hobea izatera aldera, irakasleek lanaldi osoa kurtso bakarrean ematen dute, irakasle ekipo txiki eta koordinatuak eratuz.

Aurkezpen bideoa ikusi.

Heriz Pasealekua 79-82
20008 Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa

943213922

27Ikasgela

45Hezitzaileak

590Ikasle

Hezkuntza maila

  • Educación infantil
  • Educación primaria
  • ESO
  • Bachillerato

Hizkuntza eredua

  • B eredua
  • D eredua

Zerbitzuak

  • Autobusa
  • Jangela
  • Eskolaz kanpoko ekintzak
  • Goizeko gela

Jardunbide Egokiak

Ikusi jardunbide egoki denak
LARRAMENDI BIDEAN. MARKO PEDAGOGIKO- PASTORAL BERRIA
Donostia / San Sebastián
Pastorala

1.1. Ongizatera bidean.

ELIKEL, Donostiako eliizbar...

Gehiago irakurri

Haurrak goxotasunez hezten ditugu, egunerokoan bizi dituzten erronkei segurtasunez aurre egiten ikas dezaten. Umeen berezitasunak kontutan hartuz, bakoitzaren gaitasunak indartzen ditugu. Beraien lehenengo irakasle edo “andereñoak” gara eta honek suposatzen duen erantzukizunak motibatzen gaitu gure eguneroko lanean.

Ane Iturriza, Irakaslea

Hemos recorrido un camino lleno de pequeños logros y dificultades con nuestros jóvenes; es una satisfacción ver hasta dónde llegan. Los profesores recibimos un precioso regalo a lo largo de este recorrido: nos hacen sentir compañeros de viaje.

Maite Sáenz, Ikaslea

Banda eta klaseak gustatzen zaizkit. Banda musika asko gustatzen zaidalako, gauza asko ikasi dut eta nire burua ezagutzen lagundu dit. Klaseak ere gustatzen zaizkit, arazoren bat daukazunean irakasleak beti laguntzeko prest daude. Nire ustez, Larramendik segurtasuna eman dit eta nire izaera hobetu du.

Santiago San Martin, Ikaslea