Urnieta

Salestarrak

Itundun ikastetxe salestarra

Webgunean sartu

Urnietako Salesiarretan lan egiten dugun pertsonek erabateko taldea osatzen dugu: gertukoa, elkartua, ilusionatua eta geure ikasleek esperientzia positiboak izan ahal izateko lanean gogor aritzen dena. Beti ere, etorkizunean beraien egunerokotasunean topatuko dituzten oztopoak gainditzen lagunduko diena.

Ikastetxea, ikaskuntzako metodologia aktiboen erabileran gailentzen da, hala nola, PBL, ikaskuntza kooperatiboa, arloarteko proiektuak eta errendimendu altuko lanbide heziketako zikloak. Lanbide Heziketan 50 urte baino gehiagoko esperientzia dugunez, 100 enpresa baino gehiagorekin uztarri sendoak lortu ditugu eta ondorioz geure ikasleek lan mundurako bide arrakastatsua izatea lortzen dute.

Ergoien, 6
20130 Urnieta
Gipuzkoa

943551789

24Ikasgela

40Hezitzaileak

490Ikasle

Hezkuntza maila

  • DBH
  • Batxilergoa
  • Lanbide heziketa

Hizkuntza eredua

  • A eredua
  • B eredua
  • D eredua

Zerbitzuak

  • Jangela
  • Eskolaz kanpoko ekintzak

Salesiarrak, bokazioa duen eta ikasleen formakuntzan buru-belarri aritzeko prest dagoen irakaslearentzako ikastetxea da.

Agustin Urretabizkaia, Irakaslea

Irakasleek asko laguntzen dute egunerokotasuna hausten duten ekintzak prestatuz; etxean bezala sentitzen naiz ikasle eta irakasleekin oso harreman ona dugulako.

Mikel Catalina, Ikaslea

Ikasleengana gerturatu eta ezagutzea da nire helburua, ondoren ikasketetan eta bizitzako oztopoetan lagundu ahal izateko.

Lierni Goenaga, Irakaslea