Aniztu

Eleaniztasunaren, hizkuntza trataera bateratuaren eta konpetentzia linguistikoaren bermea.

Aniztu Kristau Eskolak eleaniztasun erreala sustatzeko sortu duen proiektu orokorra da. Ikastetxe bakoitzaren errealitate soziolinguistikotik abiatu eta hizkuntzen tratamendu bateratuan oinarritutako hizkuntza-proiektuak aintzat hartuta, mailaz maila eleaniztasunerako emaitzarik onenak lortu nahi dira.

Ikasleek zenbat eta esperientzia linguistiko handiagoa izan, orduan eta erraztasun handiagoa lortuko dute beste hizkuntza bat ikasi eta erabilera finkatzeko.

Ukaezina da beste hizkuntza bat ezagutzeak kulturartekotasuna ulertzeko eta xenofobia eta arrazakeria desagerrarazteko lagungarria izateaz gain, pertsonaren itxaropen pertsonalak eta profesionalak hobetzen dituela”. (Europako Parlamentua, 2000).