17 ekaina, 2022

Blog KE Innova

GuGan Bidean

GuGan ongizatea eta elkarbizitza positiboa ikastetxeetan ezartzeko Kristau Eskolak egiten duen proposamena izanik, GuGan Bidean, ikastetxe batek GuGan ikastetxe bihurtzeko  egin behar duen ibilbidea da. Honen bitartez, ikastetxeak landu beharreko eremu guztiak jorratzen dituela eta proiektuaren ezarpena modu koherentean eta zeharkakoan egiten dela ziurtatzen da.

Horretaz gain, ikastetxeari prozesuan zehar beharko duen babesa, aholkularitza eta formazioa ahalbidetuko dio, emandako pausu bakoitzaren aitortza eginez eta GuGan beste ikastetxeekin sare-lana bultzatuz.

GuGan ez da protokolo itxi bat, ikastetxe bakoitzak GuGan proiektu propioa sortu beharko du, oinarri finko batzuetan oinarrituta, baina ikastetxearen berezitasun eta ezaugarrietara moldatuz.

GuGan bidean, 3 pausuz osatutako ibilbidea da: Bagoaz, Bagabiltza eta Bagara. Pausu bakoitza ikasturte batean garatu daiteke baina ez du zertan horrela behar. GuGan proposamen ireki bat izanik, GuGan Bidean ere prozesu malgu bat da, ikastetxe bakoitzarekin diseinatzen dugularik egin beharreko bidea.

Bagoaz: GuGan proiektuaren garapenerako oinarriak ezartzen ditu

Etapa honetan ikastetxeak bere buruarekiko diagnostiko eta ebaluazioa gauzatzen ditu, egungo proiektuaren eta txertatuko duen paradigma pedagogiko berriaren elkarguneak identifikatuz. Analisia gauzatzen da eta bidean zehar lider izango dugun lantaldea definitzen da, irakasle taldearen sentsibilizazio fasearekin hasten garen heinean.

Bagabiltza: ekintza da

GuGan Bideanen proiektuaren garapenerako lehen ekintzak gauzatu eta egokitzapen lan-lerroak definitzen dira. Bidea hezkuntza emozionalean formatuago dagoen klaustroaren eskutik egiten da, erreferente ditugun Carme Timoneda eta Herrikideren laguntzaz.

Bagara: GuGan ikastetxea izatera heltzea da, proiektuaren inplementazioa.

Gero eta formatuago dagoen klaustroarekin eta familiekin batera iristen gara helmugara. Paradigma pedagogiko berria gure izatearen parte da dagoeneko, ikusgarri da espazioetan, hezkuntzan eta etorkizuneko jarraibideetan.

Ikastetxeak urrats bakoitzean landu beharreko arlo guztiak garatu dituela ziurtatzeko, kanpo-ebaluaketa bat egingo da eta honi esker, ikastetxeak urrats bakoitzean aitortza jasoko du.

Prozesu honetan landu beharreko eremuak 9 dira. Haien artean desberdinak baina bata bestearekin erabat interkonektatuak diren arloak dira.

1) GUGAN TALDEA eta GUGAN ARDURADUNA

GuGan taldea izango da ikastetxean proiektuaren talde eragilea. Taldearen barruan, proiektuaren lidergoa eramango duen GuGan arduraduna rola esleitu behar da. Talde honen funtzio nagusia ikastetxean GuGan proiektua gidatzea eta gauzatzea izango da. Hezkuntza-komunitate osorako erreferentziazko pertsonak dira proiektuan (ongizatea, kudeaketa emozionala, gatazkak konpontzea, trebetasun sozio-emozionalak, eta abar), eta, horregatik, gai hauetan prestakuntza sakonena duten pertsonak izan beharko dira. GuGan arduraduna izango da proiektuaren arduradun nagusia ikastetxean. Figura honek LOMLOEren ongizatearen eta babesaren koordinatzailearen egin beharrekin beteko du.

2)HEZITZAILEAK

GuGan-en gakoetako bat da GuGandik hasi behar garela da, hau da, hezitzaileok hasi behar gara, ondoren ikasleak hezteko. Irakasleen prestakuntza eta begirada aldatzea GuGan proiektuaren funtsezko zati bat da. Irakaslearen figura erreferentzia nagusia da haurren ongizate emozionalean. Emozioen kudeaketaren eta harreman-moduaren araberakoa izango da, neurri handi batean, emozioen bizipena.

Hezitzaile guztiek ikastetxean hezkuntza emozionala eta ongizatea lantzeko moduari buruzko begirada partekatua izan behar dute.

3) GUGAN PROIEKTUA

Ikastetxeetan proiektu eta dokumentu ugari daude ikastetxeen egunerokoa egituratzen dutenak, hala nola, Barne araubidea, Bizikidetza Plana, Tutoretza Plana, Bullyingaren aurkako protokoloak, Barnetasun plana, etab. GuGan ikastetxeek proiektu horiek berrikusi, eguneratu eta GuGan ereduaren arabera bateratu beharko dituzte. Gainera, GuGan proiektuak ikastetxean ongizatea ezartzeko garatzen diren edo garatuko diren proiektu eta ekintza guztiak jaso beharko ditu.

4) GAITASUN SOZIO-EMOZIONALAK

Ebidentziak adierazten digu gure ikasleen trebetasun sozio-emozionalak garatzeko egiten dugun lanak gaitasun hori hobetzen duela eta bizitzan zehar eragin positiboa duela. Trebetasun sozio-emozionalak garatzeko beharrezkoa da lana modu sekuentziatuan egitea, haur hezkuntzatik batxilergoraino eta kurriculumean integratuta. Gainera, Euskadiko Hezkuntzari buruzko Lege berriaren 4. gakoari, non ikasleen ongizate emozionala ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren funtsezko elementua izan behar dela erantzuten dio.

5) TUTORE ETA ORIENTATZAILEAK

GuGan proiektuaren barruan hezitzaile guztiak funtsezkoak diren arren, tutore eta orientatzaileek oso zeregin garrantzitsua dute ikasleen bizitzan.

Pertsona honen egikizuna bereziki garrantzitsua da bi arrazoirengatik. Lehenik, ikasketa akademikotik haratago doalako, denbora espezifikoa baitu ikaslearen garapenean eragina duten beste dimentsio batzuei ekiteko. Ongizatean eragina izan dezaketen faktoreak atzematen lagun dezake horrek, eta, beraz, ahalik eta modurik egokienean jarduteko eta aldaketak sustatzeko bideak azter ditzake. Eta, bigarrenik, familiekiko harremanari eusten diolako eta haiekin kalitateko harremana ezar dezakeelako, jarraipen akademikotik haratago. Kalitatezko harremanak, gainera, seme-alaben akonpainamendu integralaren bidez eta harreman emozionalki osasuntsuen bidez, haien ongizatea areagotzeaz gain, errendimendu akademikoa handitzen du.

6) PERTSONEN KUDEAKETA ETA LIDERGOA
Ikastetxeetan ditugun erronkei aurre egin nahi badiegu, erakundeak berrasmatu eta pertsonak sistemaren erdigunean jarri behar ditugu. GuGanen bidez, ikastetxearen ikuspegi sistemikoa bereganatzea eta pertsonen beharrei erantzuteko pentsamolde, egite eta harreman berriak ikastea bilatzen da. Ikastetxea garatzen eta egokitzen ari den erakunde gisa ulertzen dugu, pertsonen beharrei eta ikastetxearen aldaketa-egoerei erantzuna emanez.

7) ESPAZIOAK ETA NATURA

Ikasgela zein ikastetxeko beste espazio batzuk oso tresna baliotsuak dira ikasteko, baina, era berean, oso faktore garrantzitsua da ikasleen eta irakasleen ongizaterako. Ikasleek eta hezitzaileek egunean ordu asko ematen dituzte ikastetxean. Hori dela eta, oso garrantzitsua da espazioak zaintzea eta ongizatea sortzen duten espazioak ahalbidetzea. Naturan txertatzen diren espazioak ere bilatu behar ditugu eta behintzat gure espazioetan natura sartu, zentro bakoitzaren aukeren arabera.

8) FAMILIAK
Familiak funtsezkoak dira ikastetxeko proiektuan, eta halaxe izan behar dute GuGan proiektuan ere. Ongizate eta adimen emozionalaren ikuspegi partekatuak proiektuaren garapena erraztuko du hezkuntza-komunitate mailan. Ezin dezakegu ahaztu familia dela bizikidetza-sistemarik garrantzitsuena eta erabakigarriena haurren bizitzan. Horregatik, familiak ikastetxeko bizitzan inplikatzeak eta haiekin kalitatezko harremanak ezartzeak modu esponentzialean handitzen ditu beren seme-alaben arrakasta-aukerak maila pertsonalean, sozialean eta akademikoan.

9) OSASUNA
Osasuna sustatzeko egiten diren jarduerek eragin positiboa dute haurren osasunean eta ongizatean. Azken bi hamarkadetan egindako ikerketa ugarik agerian uzten dute ikastetxeetan oinarritutako osasun-sustapeneko esku-hartzeak eraginkorrak izan daitezkeela, ezagutza transmititzen dutelako, trebetasunak garatzen dituztelako eta hautuak hartzen laguntzen dutelako, osasunaren aldeko jokabide positibo gisa pertsonen ongizatea handituz.

Bidea hasi dugu, bagoaz, eta denen artean erakutsi dugun ilusio eta lan egiteko gogoarekin, izango gara. Ni eta Zu, Gu garelako. Zugan eta Nigan ereindako konfi antza GuGan loratuko delako.
GuGan.

#GuGan

Aurkitu zure interes eta beharretara ondoen egokitzen den Kristau Eskolako ikastetxea

Ikastetxea bilatu