Hurbilean

Familiak eta ikastetxea, bat eginda hezten.

 

Gurasoak ere badira hezkuntzaren zimendu. Heziketa familia bakoitzean hasten da.

Kristau Eskolan ikastetxearen eta familien arteko interkomunikazioa arina izatea bilatzen dugu. Interkomunikazio horrek gurasoak inplikatzera gonbidatzen ditu, familiak eta eskolak lotzen dituen programa baten bitartez.

Zertarako balio du Hurbilean programak?

Familiek eta ikastetxeek:

  1. Hitz egiteko
  2. Informazioa lortzeko
  3. Ikasteko
  4. Arazoak eta esperientziak partekatzeko
  5. Informazioa kontrastatzeko

Kristau Eskolak zergatik eskaintzen du Hurbilean?

  1. Familia eta eskola direlako haurren heziketaren zimenduak.
  2. Hezkuntzaren arrakastaren oinarrian eragile desberdinen heziketako irizpideen koherentzia dagoelako.
  3. Eta, hain zuzen ere, Hurbilean topaketek aukera ematen dietelako denei elkarrekin hitz egiteko, ezagutzeko eta akordioetara iristeko heziketa horrek nolakoa izan behar duen adosteko.

Zer esan nahi du Hurbilean programan parte hartzeak?

  1. Urtean zehar zazpi topaketa egitea.
  2. Topaketa bakoitzaren buletina jasotzea, etapa bakoitzeko taldeentzat (Haur hezkuntza, Lehen hezkuntza eta DBH) hausnartzeko eta eztabaidatzeko gaiekin.
  3. Gida bat jasotzea, topaketa eta buletinaren gaia gidatzeko iradokizunekin.

 

kristaueskola@kristaueskola.eus

943445688