Aukera

Ikas-irakaskuntzako prozesuetan baliabide teknologikoen erabilera areagotu eta orokortu nahi da sareko ikastetxeen aurrerapen trinkoa sustatzeko.

AUKERA egitasmoak birtualizazio-prozesua bermatzeko laguntza eskeintzen die sareko ikastetxe guztiei. Horretarako, erronka konplexuak eta ilusioz beterikoak eskeintzen dizkie arrakasta erdiesteko funtsezko oinarria gisa.

AUKERA ekimenak KRISTAU ESKOLAren sareko ikastetxe guztien aurrerapen trinkoa bultzatu nahi du, ikas-irakaskuntzako prozesuetan baliabide teknologikoen erabilera areagotu eta orokortzeko, aldaketa metodologiko eta pedagogikorantz.

Programaren baloreak

SARE-LANA
Sare-lana sustatzea, ikastetxeen aurrerapena bultzatuz, esperientzia eta praktika egokiak partekatzen, kristau Eskolako sarearen sinergiez baliatuta, baliabideak modu eraginkorragoan erabil daitezen.

ETEN DIGITALA

Punta-puntako ikastetxeekin eta xumeenekin eten digitala saihestea, gure ikasleen arteko aukera-berdintasuna bermatzeko asmoz.

IKT BIDEZKO ALDAKETA METODOLOGIKOA

Baliabide teknologikoen erabilera areagotzea eta orokortzea, aldaketa pedagogiko eta metodologikoa sustatu nahian.

Ikastetxeetako Birtualiazazio Eredua (IBE)

Ikastetxeetako Birtualizazio Eredu propioa aurkeztea eta eskeintzea, sareko ikastetxe guztientzat erreferentzi izan daitekeen norabide argi eta bateratua ezartzeko asmoz.

IBE delakoari esker, Kristau Eskolako ikastetxe guztien eskura jarri nahi da birtualizazio-bide partikularrean zehar modu koherentean gidatzen lagunduko dien euskarria.

Esparru orokor eta malgua izateko sortua dago, oso ezaugarri desberdinak dituzten eta ikas-irakaskuntza prozesuan birtualizazio nahiz IKTen integrazio maila desberdinak dituzten ikastetxeei banakako Ekintza Plan bat sortu eta bertako protagonista izateko.

Sartu Togagunera.

Jaitsi hemen Gogoetaren MVC/IBE liburua.

kristaueskola@kristaueskola.localhost

943445688

urtarrila

18

Aukera

Aukera Topaketa

  • 17:30
  • Bilbao
  • Sarrera librea
Informazio gehiago

martxoa

8

Aukera

Ikastetxe ziberseguru bat lortzeko jarraibide eta aholkuak

  • 09:30
  • Durango
  • Hezitzaileak

Ikastetxeen ezaugarrietara moldatzen diren protokoloak ezartzeko oinarrizko jarraibideak erraztea.

Informazio gehiago