Durango

Maristak Durango Ikastetxea

Batxilergo eta lanbide heziketako itundun ikastetxe mistoa

Webgunean sartu

Maristak-Durango Ikastetxea itunpeko hezkuntza-proiektu konfesionala da, pertsonen gaitasunean oinarritutakoa.

Ehun urtetik gorako ibilbidean, aurre hartu eta unean uneko giza- eta ekonomia-erronkei erantzun izan diegu.

Gure ikasgeletatik abiatuta zentro teknologikoak sortu dira (Metalurgia Ikerketa Zentroa AZTERLAN), baita Euskadiko LHko ikastetxeetan zabaldutako metodologia aktibo-kolaboratiboak (ETHAZI).

Pertsonekin lan egiten dugu, garapen pertsonal eta profesionalerako beharrezko gaitasun eta baloreetan aurrera egin dezaten lagunduz, norberarenganako eta gainerakoenganako segurtasuna eta konfiantza nagusi diren giroan.

Abasolo kalea 6
48200 Durango
Bizkaia

946810058

25Ikasgela

60Hezitzaileak

550Ikasle

Hezkuntza maila

  • Batxilergoa
  • Lanbide heziketa

Hizkuntza eredua

  • A eredua
  • B eredua
  • D eredua