Bergara

Mariaren Lagundia Ikastola

Haur hezkuntzatik bigarren hezkuntzaraino, lanbide heziketako bi ziklo duen ikastetxea

Webgunean sartu
mariaren-lagundia-ikastola-kristau-eskola

Gure ikastetxearen muina pertsonaren hezkuntza integral eta harmonikoa lortzea da, beti ere, gizartearen aldaketarako eragile izan dadin; hori, Santa Juana de Lestonnac-en karismari jarraituz ikuspegi humanista-kristau batetik abiatuz lantzen dugu.

Ulertzen dugu pertsonaren garapenak bere garapen fisikoa, intelektuala eta espirituala eskatzen duela.

Hori lortzera bideratuta daude gure proiektuak non, ikastolaren izaera berritzailea zaigun ezaugarririk nagusiena. Horren adibide ditugu, Estimulazio Goiztiarra, Giza Garapenerako Hezkuntza, Proiektu Globalen Metodologia edo Metodologia Aktiboak ardatz dituzten proiektuak. Ikastolan, HH (0-6 urte), LH, DBH eta bi Ziklo dauzkan Lanbide Heziketa ditugu, Goi Mailan, Gizarteratzea, eta Erdi Mailan, Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei Arreta egitekoa.

Espaloia 1
20570 Bergara
Gipuzkoa

943762540

35Ikasgela

60Hezitzaileak

675Ikasle

Hezkuntza maila

  • Haur hezkuntza
  • Lehen hezkuntza
  • DBH
  • Lanbide heziketa

Hizkuntza eredua

  • D eredua

Zerbitzuak

  • Autobusa
  • Jangela
  • Eskolaz kanpoko ekintzak
  • Goizeko gela

Gizartearen haize berriekin batera, Adimen Anitz eta Estimulazio Goiztiar ardatzetan oinarritutako ikastola aktibo-partehartzailea osatzen dugu. Elkarlanean, baloreak transmitituz, norbanako bakoitzak bere mundua eraiki dezan euskal kulturaren sustraietatik.

Mikel Artabe, Irakaslea

Irakaskuntza eredu berritzaileetan sinesten dugu ebaluazio hezigarria ardatz dugularik. Teoria aurrerakoiak praktikara eramaten ausartu gara, hala nola, DBHn ikasgairik gabeko eta eremuetan oinarritutako proiektua.

Nagore Murua, Irakaslea

Pertsonekin lan egiteko pertsonen formazioaz arduratzen gara. Gertutasuna, gaurkotasuna, errealitatearekin eta enpresekin zuzeneko kontaktua eta nola ez, ikaslea protagonista ardatz hartuta.

Susana Aparicio