Donostia / San Sebastián

La Asunción Ikastetxea

3 urtetik 18 bitarterako itundun ikastetxea

Webgunean sartu

La Asunción ikastetxean ongi dakigu gizakia ez dela bakarrik arrazoimena, horregatik pertsona bakoitza dimentsio guztietan haztea da gure desioa.

Pertsonaren osotasunari begira, modu inklusibo eta berriztatzailean lan egiten dugu, gizartearen eraldaketaren bila, ikasleen bilakaera pertsonalaren bidez. Ikasketa, esanguratsu egiten dugu PBL, ikaskuntza kooperatiboa eta adimen anitzetarako metodologiak erabiliz.

Ikasle bakoitzaren jarraipen estua egiten dugu familiekin etengabeko kontaktua mantenduz. Gure kongregazioaren nazioarteko nortasunean oinarritutako Hizkuntza Proiektu bereizgarria daukagu. Hizkuntza egonaldiak eta hartu-emanak burutzen ditugu. Oxfordeko zentro aztertzailea gara.

Gure elkarbizitza eta elkarren arteko errespetu giroaz harro, aukeratzen gaituzten familiek aurkezten dizkiguten erronka eta proiektuei zabalik gaude.

Jose Elosegi Etorbidea 279
20013 Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa

943288411

22Ikasgela

53Hezitzaileak

591Ikasle

Hezkuntza maila

  • Haur hezkuntza
  • Lehen hezkuntza
  • DBH
  • Batxilergoa

Hizkuntza eredua

  • D eredua

Zerbitzuak

  • Jangela
  • Eskolaz kanpoko ekintzak
  • Goizeko gela
  • Aisialdia

Gure ikastetxeak hainbat ezaugarri dauzka, baina esanguratsuenak aipatzekotan, hauexek aukeratuko nituzke: ikasle eta familiekin dugun harremana eta kristau baloreetan oinarritutako ikasleei ematen diegun tresnak.

Irene Salaberria, Irakaslea

Creo que el colegio trabaja desde el primer momento en la transmisión de valores y esto se manifiesta en lo cotidiano.

Josetxo Lapoujade, Irakaslea

La Asuncionei buruz hitz egiten dugunean familia handi bat datorkit burura, bizitzarako ezinbestekoak diren balorak azaldu eta erakusten dizkigunak.

Lydia Pinilla, Ikaslea