Zarautz

Antoniano Ikastetxea

3 urtetik 16 urte bitarteko ikastetxe itundua

Webgunean sartu
antoniano-ikastetxea-kristau-eskola
antoniano-ikastetxea-kristau-eskola
antoniano-ikastetxea-kristau-eskola
antoniano-ikastetxea-kristau-eskola
antoniano-ikastetxea-kristau-eskola

Antoniano Ikastetxeko xedea ikaslearen garapen pertsonala bultzatzea da, baloreetan oinarritutako hezkuntza euskaldun eta eleanitzean eta gizarte aldakor honetara egokitzeko izaera berritzailea sustatuz.

Metodologia aktiboak erabiltzen ditugu, ikaslea ikasketa prozesuaren protagonista izan dadin adimen anitzen teorian oinarrituta.

Ekipo lana bultzatzen dugu ikasketa kooperatiboaren bidez. Ikasleen interesetatik abiatuz, erakargarriak egingo zaizkien eta euren eguneroko bizitzarako baliagarri izango zaizkien proiektuak diseinatuz.

Oso gertuko ikastetxea gara. Ikasle bakoitzari egiten diogu jarraipena. Esan daiteke eta esaten dugu tutoretza , orientazioa eta aniztasunaren trataera direla gure indargune nagusiak. Ahaztu gabe familia eta langile guztiok elkarrekin komunitate bat osatzen dugula. Guztien beharrak hartzen ditugu kontuan, haurrenak eta familienak, eta horietatik abiatzen gara bakoitzaren onena lortzeko.

Zoriontsuak izateko erabakia hartuta bihotzez egiten dugu lan, gure ikasleak ere zoriontsu izan daitezen lanean, beraien nahiak eta ametsak lor ditzaten bidea eraikiko dugu elkarrekin.

Gipuzkoa Kalea, 3
20800 Zarautz
Gipuzkoa

943830286

40Ikasgela

56Hezitzaileak

580Ikasle

Hezkuntza maila

  • Haur hezkuntza
  • Lehen hezkuntza
  • DBH
  • Batxilergoa
  • Heziketa Berezia

Hizkuntza eredua

  • D eredua

Zerbitzuak

  • Jangela
  • Eskolaz kanpoko ekintzak
  • Goizeko gela

Euskaraz bizitzeko eta eta ikasteko leku aparta da. Lagunekin eta irakasleekin elkarbizitzen ikasten dugu eta hainbat proeiktu dibertigarri egiten ditugu

Irati Orbegozo, Ikaslea

Ikastetxean dagoen harremana oso ona da bai irakasleen artekoa bai ikasleen artekoa. Gainera bertan egiten ditugun proiektuak eta ekintzak oso erabilgarriak dira gure elkarbizitza hobetzeko

Maider Tormes, Ikaslea

Irakasle izatea ilusioz bizi dut; egunero erronka berri bat da eta zirraragarria da ikasleei bidea eta bizitza eraikitzen laguntzea, dauzkaten desioak, beldurrak, metak...elkarbanatuz.

Amaia Gereta, Irakaslea