Zalla

Maristak

Itundun ikastetxe eleanitza

Webgunean sartu
maristas-zalla-kristau-eskola

Enkarterrietan kokaturiko Ikastetxe kontzertatu eleanitza gara. Etengabeko hobekuntzan kudeatzen gara, non zilarrezko Q eta urteoroko ISO direlako ziurtagiriak lortu baititugu. Gure Ikastetxeko egunerokotasunean Euskara eta euskaldun izaera geure erroak finkatzen dituzten oinarriak dira. Darabilgun Ikasketa Kooperatiboak elkarkidetasuna, talde-lana, emozioen gestio zuzenak eta ikasleriaren garapen osoa sustatzen ditu. Digital konpetentzien arloan ere IKT heldutasun ziurtagiria, erdi mailan (2018. urterako goi maila lortzekotan gara), lortu dugularik ikasleen prestaketa digitala ere bermatzen dugu. Ingurune natural eta giro osasuntsuan lan egiten dugu, saiakuntza zuzenetan oinarritutako ikasketa iturria delarik. Gure ikasleria gizarte aldaketarekin konprometiturik dago, baita izadiarekiko zaintza eta begirunearekin ere.

Av. Lehendakaria Agirre 12-14
48860 Zalla
Bizkaia

946390029

35Ikasgela

48Hezitzaileak

647Ikasle

Hezkuntza maila

  • Haur hezkuntza
  • Lehen hezkuntza
  • DBH
  • Lanbide heziketa
  • Heziketa Berezia

Hizkuntza eredua

  • D eredua

Zerbitzuak

  • Autobusa
  • Jangela
  • Eskolaz kanpoko ekintzak
  • Goizeko gela

Gune baketsua eta lasaia da, familiartekoa. Paraje eder hobezinez inguratua.

Iker Oar, Ikaslea

Maristak Zalla Ikastetxeak utzi dizkidan oroitzapenak asko dira. Irakasleak oso atseginak dira gurekin eta ikaskideak nire bihotzean egongo dira betirako.

Imanol Beraza, Ikasle ohia

Ikastetxe honetan egon naizen denboraldian aurkitu ditudan pertsonek baloreak edukitzea erakutzi dizkidate eta laguntza izan behar dudanean laguntza handia eman didate.

Joseba de Ayerbe , Ikasle ohia