Zarautz

La Salle Zarautz

Itunpeko ikastetxe mistoa

Webgunean sartu

Ikastetxe euskalduna.

Garai berriekin batera, Ikaskuntza Testuinguru Berrian murgilduta, teknologia berriak baliatuz eta espazioak irekiz.

Giza baloreetan oinarrituriko heziketa eskaintzen dugu.

Gure ikasleak gazte kritiko, autonomo eta arduratsuak izatea nahi dugu, dauden beharrei erantzunez gizarte justuago bat eraikitzeko gai direnak.

Ikasleriaren aniztasunari, eta euren gaitasunei ahalik eta gehien garatzen lagunduko dioten metodologia berritzaile, sortzaile eta inklusiboak eraman nahi ditugu aurrera.

Giza baloreetan eta gure herriko kultura eta historian oinarriturik dagoen proiektu ireki honek haur bakoitzaren heziketa integrala proposatzen du, bereziki, behar ezberdinak dituztenenak. Gainera, Euskara eta euskal kultura garatzeko konpromiso irmoari eutsiz jarduten gara.

Ikasle eta familiekiko hurbiltasuna bereziki zaintzen dugu eta programa pedagokiko berritzaileak aplikatzen ditugu.

La Salle kalea 2
20800 Zarautz
Gipuzkoa

943130060

28Ikasgela

50Hezitzaileak

705Ikasle

Hezkuntza maila

  • Haur hezkuntza
  • Lehen hezkuntza
  • DBH

Hizkuntza eredua

  • D eredua

Zerbitzuak

  • Autobusa
  • Jangela
  • Eskolaz kanpoko ekintzak
  • Goizeko gela
  • Aisialdia

Ikastetxean egin ditut lagunak, eta haiekin bakarrik ez, ikastetxean gelditu direnekin ere loturak mantentzen jarraitu nahi dut, bertan egiten den lanak betetzen nauelako. Gure egunerokotasunean, norbera bakarrik ez, besteak ere kontuan izatea oso aberasgarria da.

Ander Ortega, Ikasle ohia

Gu ere txikitan La Sallen ibilitakoak gara… Jaso genuenak egin gaitu garen modukoak, eta gure seme-alabentzako ere balore horiek nahi ditugu

Haritz Esnal, Aita

Gizarteak egunero luzatzen dizkigu erronka berriak. Lantalde polita dugu, eta gure ikasleei, baita euren familiei ere, gure onena emanez, erronka horiei erantzuteko tresnak eskuratzen saiatzen gara. Elkarrekin trebatzea aberastasun itzela da.

Agurtzane Urbieta, Irakaslea