Durango

San Jose Jesuitak Ikastetxea

0tik 18 urtera bitarteko ikastetxe Jesuita

Webgunean sartu
san-jose-jesuitak-ikastetxea-kristau-eskola
san-jose-jesuitak-ikastetxea-kristau-eskola
san-jose-jesuitak-ikastetxea-kristau-eskola
san-jose-jesuitak-ikastetxea-kristau-eskola

San Jose Jesuitak ikastetxea, Durangon kalitatezko hezkuntzan erreferentea dena, irakaskuntza arloan eskarmentu handiko eta tradizio luzeko erakundea dugu. Berezko izaera inaziotarrak dugun ikuspegi kristau eta humanistaren bitartez, gure ikasleak mundua eraldatzera bultzatzen eta bidelaguntzen ditugu.

Pertsona koherenteak, arduratsuak, parte-hartzaileak eta konprometituak: hauexek ditugu Inaziotar Pedagogiaren oinarriak. Prestakuntza eta berrikuntza, euskal hizkuntza eta kultura, eleaniztasuna, inklusibitatea, hezkuntza-elkartea, sare-lana eta eragiteko konpromisoa dira ikastetxearen zutabe nagusiak.

Durangon ikastetxeak 0 eta 18 urte bitarteko 1.300 ikasle baino gehiago ditu, bertoko zein Durangaldeko eskolaratze-eskari zabalari erantzuten dion ikastetxea izateagatik bereizten gara.

Kurutziaga 1
48200 Durango
Bizkaia

946810050

54Ikasgela

101Hezitzaileak

1329Ikasle

Hezkuntza maila

  • Haur hezkuntza
  • Lehen hezkuntza
  • DBH
  • Batxilergoa

Hizkuntza eredua

  • B eredua
  • D eredua

Zerbitzuak

  • Jangela
  • Eskolaz kanpoko ekintzak
  • Goizeko gela

Gurean hezitzaile talde konprometituta daukagu, beti elkarrekin lanean eta etorkizuneko erronkei begira; ikasleen ongi izatea eta garapen osoa lortze aldera. Hori guztia familiekin elkarlanean, noski.

Alfredo Sarriugarte, Irakaslea

Ikastetxean daramadan hamasei urte hauetatik ditudan esperientzia aberasgarrienak: irakaslekiko hurbiltasuna eta eskolak proposatutako proiektuen patehartzea.

Paul Bengoetxea, Ikaslea

Ikastetxe honek asko eman dit baina niretzako garrantzitsuena boluntariotza proiektua eta lagun taldeak izan dira.

María Albizuri, Ikaslea