Erandio

Jado Ikastetxea

2 urtetik 16 bitarteko ikastetxe marista

Webgunean sartu
jado-ikastetxea-kristau-eskola

Jado Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua orekatua da arlo guztietan eta adimen mota guztien garapenean datza (logikoa, linguistikoa, korporala, musikala, espaziala, naturalista, barne pertsonala eta pertsonen artekoa).

Ikasleen arteko lan kooperatiboa garatzeko prozesuan buru-belarri gabiltza, eta ikasgelako jardueran teknologia berrien erabilera ere ohikoa da.

Proiektuen bidezko ikasketari ere ekin diogu. Hizkuntza ereduari dagokionez, Jado Ikastetxeak eleaniztasuna du helburu, D eredua abiapuntu izanda.

Tartanga, 13
48950 Erandio
Bizkaia

944672558

31Ikasgela

51Hezitzaileak

689Ikasle

Hezkuntza maila

  • Haur hezkuntza
  • Lehen hezkuntza
  • DBH

Hizkuntza eredua

  • B eredua
  • D eredua

Zerbitzuak

  • Jangela
  • Eskolaz kanpoko ekintzak
  • Goizeko gela

Jado Erandion oso sustraiturik dagoen ikastetxea da. Herritarrek ezagutzen gaituzte, eta ondotxo dakite zelakoa den gure hezkuntza-sistema.

Garbiñe Basterra, Irakaslea

Gertutasuna azpimarratuko nuke. Jado Ikastetxean guztiok gaude babestuta, bai ikasleak, bai irakasleak, bai familiak. Guztiok bat gatoz hezkuntza proiektuarekin.

Eguzkiñe Etxeberria, Irakaslea

Irakasleak oso hurbilak dira. Nire prestakuntza ona izan da, eta uste dut prest nagoela beste ziklo bat egiteko.

Sendoa Blanco, Ikaslea

Jadon pertsonak dira garrantzitsuenak, eta ni pertsona naizen neurrian, garrantzitsua naizela sentitzen dut. Orobat, balio etikoei garrantzia ematen zaie Jadon.

Iera Llona, Ikaslea