Bilbao

Santa María de Artagan

Derrigorrezko irakaskuntzaren ondokoen heziketa ikastetxea

Webgunean sartu
santa-maria-de-artagan-kristau-eskola
santa-maria-de-artagan-kristau-eskola
santa-maria-de-artagan-kristau-eskola

Santa María de Artagan ikastetxean derrigorrezko irakaskuntzaren ondoko ikasketak eskaintzen dira: batxilergoa eta heziketa-zikloak.

Santa María de Artaganen berezko Hezkuntza Eredua dugu; zeren eta, bai pertsonek bai euren ezberdintasunek ezinbesteko rola jokatzen baitute. Gure eredua ikaskuntza adierazgarri oinarritzen da; alegia, albisteak edo gaurkotasun-albisteak curriculumera hurbiltzen ditugu. Ikastetxeak sinesten du arreta pertsonalizatua, jarraipen tutoretza, eta orientazio akademikoa baita profesionala ere geure ikasleen arrakastarako alderdi erabakigarriak direla . Gure izaera dela eta, eredu propio bat barneratua daukagu, ikasteko eta baita irakasteko ere; hots, Espiritu Artagan.

Ikastetxean berrikuntza teknologikoa (IKT- heldutasun maila AURRERATUA duen ikastetxea gara) eta estrategia metodologiko berriak ezartzen ditugu. Izan ere, prestakuntzarako toki berriak erabiltzeaz gain, irakaslegoaren eskarmentua eta etengabeko formakuntza abiapuntuak dira ikaste-irakaste prozesua errazteko.

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren aldeko apustuaren ondorioz Zilarrezko Q agiria dugu (2014) eta Eusko Jaurlaritzak Kudeaketa Aurretuaren Diploma (2017) eman digu.

Zabalbide, 110
48007 Bilbao
Bizkaia

944450650

7Ikasgela

15Hezitzaileak

150Ikasle

Hezkuntza maila

  • Batxilergoa
  • Lanbide heziketa

Hizkuntza eredua

  • A eredua
  • B eredua

Besteengandik ezberdindu eta berezi egiten gaituena gure gertutasuna, eta ikasle bakoitzari beren beregi ematen diegun hezkuntza da.

Alaitz Oribe, Ikaslea

Gure ikastetxean alaitasunez lanari ekiten diogu; bai irakasleok eta baita ikasleek ere. Izan ere, alaitasunak gure ibilbidea pizten digu, egiten duguna benetan maite dugulako.

Itxaso Izaga, Ikaslea

Artagan Ikastetxea etorkizunera egiten den bidaiaren garraiobidea da ikasleentzat. Konpromisoa, kultura, zientzia eta talde lana teknologia berrien laguntzaz jorratuz, XXI. menderako prestazen dira ikasleak, beti ere, Artagan espirituaren babespean.

Rubén Gamiz