Azkoitia

San Jose de Floreaga – Salestar Ikastetxea

0 urtetik 16 bitarterako ikastetxe salestarra

Webgunean sartu
san-jose-de-floreaga-salestar-ikastetxea-kristau-eskola

Floreaga Salestar Ikastetxeak kalitatezko hezkuntza eskaintze du Azkoitian, azkoitiarren zerbirtzurako, balio kristauetan eta tradizio salestarretan oinarritutakoa.

Komunitate Hezitzailea osatzen dugun kide guztion artean ardura, lankidetza, partaidetza, gertutasuna eta familia giroa bezalako balioak bultzatzen ditugu. Ikaslea hezkuntza prozesuko protagonista bihurtzen duen heziketa integrala bilatzen dugu, horretarako denbora osoko arreta pertsonala eskainiz, eta bereziki kultur aniztasuna eta eleanitztasuna kontutaan hartuz. Guzti hau, ikastetxean garatzen diren proiektu eta programa ezberdinetan oinarrituta dago, hauetako batzuk ikastetxe mailan garatuz, beste batzuk hezkuntza etapa zehatz batzuetan garatzen diren bitartean.

Bestalde, etengabeko hobekuntza eta berrikuntza oinarrizkoak dira gure zentruan (Zilarrezko Q EFQM agiria 2006an). Honez gain, jasangarritasunerantz bideratutako ingurumen hezkuntza garatu izanaren agiria lortu dugu (Aitortza-agiria 2010ean eta 2014an). Orientazio Departamentua, Hezkuntza Bereziko gela irekiak, jaialdiak eta antzerki musikalak, Euskal Kultur Jardunaldiak, Elkarrekin Guraso Elkartea, Abesbatza, eskola-orduz kanpoko ekintzak (euskal dantzak, ingelesa, alemana, eskola kirola, dantza modernoa, mekanografia…)

K/ Aizkibel, 12
20720 Azkoitia
Gipuzkoa

943853043

32Ikasgela

48Hezitzaileak

673Ikasle

Hezkuntza maila

  • Haur hezkuntza
  • Lehen hezkuntza
  • DBH
  • Heziketa Berezia

Hizkuntza eredua

  • D eredua

Zerbitzuak

  • Jangela
  • Eskolaz kanpoko ekintzak
  • Goizeko gela
  • Aisialdia

Irakasleekiko harremana aipatuko nuke ezaugarri positiboen bezala. Denok elkar ezagutzen genuen. Guraso, irakasle eta ikasleen erlazioa zuzen zuzenekoa zen.

Ainhoa Beristain, Ikasle ohia

El colegio abre sus puertas a todos, independientemente de su origen y cultura, y nos da oportunidades para aprender. De esta forma estamos construyendo un mundo más unido, lleno de amor y felicidad.

Fatima Hammou Amar, Ikaslea

Gure ikastetxean giro atsegina eta jatorra lortzea da gure helburuetako bat. Horretarako, ekintza ezberdinetan, Hezkuntza Komunitatea osatzen dugun partaide guztion esku-hartzea bultzatzen dugu.

Javier Bastarrika, Irakaslea