Kristau Eskola

Kristau Eskola 8.000 hezitzailek baino gehiagok osatzen dugu, 90.000 familiarentzat, 128 ikastetxe, Araba, Gipuzkoa eta Bizkai osoan zehar. Baino gure balio nagusia gure ikasgeletatik igarotzen diren neska-mutilak dira.

Jarri zaitez harremanetan gurekin

128Ikastetxeak

8000Hezitzaileak

90000Familiak

Euskadiko kristau ikastetxeen sarea biltzen duen elkartea gara, eta erreferentziazko hezkuntza proiektu bat eskaintzen dugu kalitateari eta berrikuntzari dagokionez.

Haur bati begiratzea, mihise zuri bat ikustea delako. Dena dago egiteko. Aurkitzeko, jakiteko. Beraz, galdera handi hau egiteko eguna iristen denean: Zer ikastetxe aukeratu nire umearentzat?, inoiz baino kontzientzia handiagoa hartzen dugu horrek dakarren erantzukizun handiaz. Kristau Eskolan egiteko modu berriak proposatzen ditugu, oinarri sendoekin, pertsonak eta komunitatea eratzeko.

Jakin-mina, sormena, autonomia, hainbat hizkuntza, zintzotasuna, esfortzuaren kultura eta trebetasun sozialak izango dituzten pertsonak, baina baita ere komunitate elkartu, solidario, askotariko eta enpatikoagoak osatzen laguntzeko gai izango diren pertsonak.

Zimenduak bermatu. Ezagutza eraiki.

Bitxia da, baina ezagutzarekin batera gu definitzen gaituen beste hitz bat dago: zimendua. Derrigorrezko prestakuntzatik askoz haratago doazen zimenduez ari gara. Ikasle bakoitzari hazteko bidean lagundu nahian.

Banakako balioak zein balio kolektiboa uztartzen dituen hezkuntza batez ari gara, arlo akademikotik humanora, pertsonaletik sozialera, balioarekin eta balioekin. Finean, gure gizartea herritar heziekin hobetzen lagundu nahi duen eredu bat. Maila guztietan hezita.