Kalitate politika

Kristau Eskola humanismo kristauan oinarritzen da eskola eraldatzaile, inklusibo, ebanjelizatzaile, bikain eta berritzaile sare bat bultzatzeko, pertsonei lagunduko diena bizitzarako prestatzen.

Nahi dugu gure sarea izatea:

  • Aitortua euskal hezkuntza sisteman, gizarteak eskatzen duen sare baliodun eta beharrezko gisa.
  • Erreferentea gizarte bidezkoago eta solidarioago baten eraikuntzan.

Gure balioak dira:

  1. Pertsona… gure bokazio nagusia pertsona da (ikasle bakoitza, hezitzaile bakoitza, familia bakoitza). Pertsona erdigunean jartzen dugu (kontuan izanik alde interesdunen beharrak eta itxaropenak).
  2. Proaktibitatea… ausartak izan nahi dugu, etorkizunerantz aurrera egiteko balioko duten proposamenak eginez. Gure bokazioa da proposatzea eta eskaintzea gogoeta, ezagutza eta konpromisoa, eta hobera egitea etengabe.
  3. Zerbitzua… gure balioen muinean dago zerbitzua eta laguntza eskaintzea Instituzioei, ikastetxeei eta gizarte osoari.
  4. Erantzunkidetasuna / lankidetza… gure egitekoa betetzen dugu guztiz sinetsita funtsezkoa dela ikastetxe guztiak inplikatzea proiektu partekatu batean, hezitzaileak, familiak eta gizarte, enpresa eta instituzio agenteak barne harturik.
  5. Gardentasuna / zintzotasuna… beharrezkoa iruditzen zaigu partekatzea informazioa, kezkak, ezagutza eta esperientziak, modu argi, ulergarri, egiati eta eskuzabal batean, lege eta araudi betekizunak betez beti.

Martxoa 2021