Pribatutasun politika

KRISTAU ESKOLAk konpromisoa hartzen du webgune honetako erabiltzaileek emandako datu pertsonalak tratatzerakoan haien titularren eskubideak errespetatzeko eta uneoro indarrean den datuak babesteko araudia betetzeko.

Harremanetarako eta newsletterrera harpidetzeko formularioak, eremu pribatua eta erabiltzaileri zerbitzuak eskaintzen dizkioten webgunearen beste espazio batzuek erabiltzaileak bere datu pertsonalak ematea eskatzen dute eskatutako zerbitzua kudeatu ahal izateko. Datuak biltzeko web formulario bakoitzak datuak babesteko politikarako esteka bat dauka; ezinbestekoa izango da hura onartzea, dagokion laukitxoan markatuta, hura betetzat jo eta bidalketa prozesua gauzatu ahal izateko.

Datuak babesteko politikaren edukia aldatu egin ahalko da gerta daitezkeen legedia aldaketei zein kontrol agintariek igorritako irizpide eta posizioei egokitzeko.

Erabiltzaileak datuak eskuratzeko edo haiek zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko, datuak eramateko eta automatizatutako banakako erabakien xede ez izateko eskubideak balia ditzake; horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko du kristaueskola@kristaueskola.eus helbidera edo aurrez adierazitako posta helbidera.