Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

EHAA 2022-02-04 EUROPAR BATASUNEKO COVID ZIURTAGIRI DIGITALAREN (QR) DERRIGORTASUNA BERTAN BEHERA UZTEN DUEN AGINDUA

AGINDUA, 2022ko otsailaren 3koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez bertan behera uzten baita 2021eko azaroaren 17ko Agindua, Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitalaren (QR) derrigortasuna ezartzen duena, 2021eko urriaren 6ko Aginduan ezarritako neurrien osagarri gisa. Lehendakariak larrialdi-egoera amaitu dela adierazi ondoren, normaltasun berrian COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriei buruzkoa da agindu hori.https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2022/02/2200600e.pdf