Bidaide

Kristau Eskolak sorturiko fundazioa da sareko hainbat ikastetxeri bultzada, estaldura eta laguntza emateko.

Tresna estrategiko gisa sortzen da Kristau Eskolaren hezkuntza proiektu pastoralen jarraikortasuna bermatzeko, ikastetxeren batek horren beharra izan ezkero, Bidaide Fundaziora batuaz egin dezan.

Bidaide Fundazioak ikastetxe sare batean integratzeko aukera ematen du, hezkuntza proiektu bakoitza taldearen laguntzari esker indartzen delarik.

Erakundearen eremu guztietan ezagutzaren kudeaketa maximizatzeko: pedagogia, berrikuntza, pertsonak, ekonomia, etab.

Horrekin batera, Bidaidek laguntza eta babesa eskaintzen die erakundeei beren ikastetxeen kudeaketarako eta garapenerako.