23 abendua, 2019

Blog KE Innova

Zentzurik bai gaur egun Gabonak ospatzea?

Gabona heldu da. Gure kaleak apaindu eta argiztatu dira, bazkaltzeko eta afaltzeko elkartzen gara lagunekin, lankideekin, komunitateekin… Opari eta janari dendak, jatetxeak daude irabaziak eskuratzeko, garai zail hauetan bizirik irauteko. Baina, hori al da ospatu nahi dugun Gabonak? Zentzurik bai gaur egun Gabonak ospatzea?

Jesus jaio zen garaira hurbiltzen bagara, Gabonak hobeto bizitzen lagunduko digun balio garrantzitsuak aurki ditzakegu.

Gabonak ospatzea zentzua du Mariak emandako eredua gogoratzen badugu. Konpromisoaren eredua, Jainkoarenganako konfiantzarena. Gaur egun, gero eta nekezagoa zaigu epe luzeko eta bete-betean konpromisoak hartzea. Gure fedea hotzagoa den garai hauetan, on egiten digu Mariari begiratzea. Bera dugu Jainkoari erabat irekita bizitzearen irudi.

Jesusen jaiotza apaltasunaren eredua dugu gaur ere. Jainkoak bihotz oneko bikote xume, familia behartsu bat hautatzen du. Zoriontsu izateko aberastasunez inguratuta egotea beharrezkoa ez dela erakusten digu.

Planeta honetan guztiok bizitzen jarraitzeko aukera eduki dezagun, umiltasunez, gure bizitz-estiloa neurtu behar dugula adierazten digu.

Jose eta Maria etxetik atera dira, Betleemera joateko. Gaur egun, zenbat familiak beraien etxeak utzi behar dituzten! Gaua igarotzeko, Josek eta Mariak ez dute aterperik aurkitu. Gabonak errefuxiatuen aurrean dugun jarreraz hausnartzera gonbidatzen gaitu, gero eta gehiago baitira gure lurraldera iristen direnak. Nolako harrera egiten diegu?

Familia elkartu baten irudia ere ematen digu. Gizarte honetan, familia apurtuak, bakarrik daudenak edota sentitzen direnak gero eta gehiago dira. Gabonak aukera eskaintzen digu familian ditugun jarrerak eta gure inguruan bakarrik dauden pertsonei nola laguntzen diegun aztertzeko.

Jesus Betleemen jaio bazen ere, gizadi osoarentzat jaio zen. Mundu guztiarentzat berri ona eta itxaropena da; behartsuenentzat, bereziki.

Gaur egun, pertsona askok bizitzen jarraitu ahal izateko, egoera zailetan aurrera egiteko berri onaren beharra, itxaropenaren beharra daukate.

Ba al dakigu ingurukoentzat berri ona izaten? Ba al dakigu itxaropena zabaltzen?

Gabona zoriontasun eta bake desioz ageri da beti. Gaur egun, etxe askotan, ordea, bake girorik ez da; etxe askotan indarkeriak zoriontasunari ez dio tarterik uzten. Gabonak gure gizartean ematen diren indarkeria mota guztiak salatzeko ere balio behar du.

Gabonak itxaropen denbora da, alaitasun denbora, zoriontasun denbora, …

…garen eta dugun guztia eskertzeko denbora, Jainkoa gizaki bihurtu eta hori guztia ahalbidetzen duen denbora.

Horregatik, hain zuzen: Aurtengoan ere badu zentzua Gabonak ospatzea! Gabon Zoriontsuak!

Aurkitu zure interes eta beharretara ondoen egokitzen den Kristau Eskolako ikastetxea

Ikastetxea bilatu