3 abendua, 2021

Blog KE Innova

Euskara, elkarrengana biltzen gaituen zubia

Euskararen nazioarteko eguna dugun honetan, bertsotan gure ekarpena…

Denen artean euskara jaso
heldu dira irakaskuntzara.
Arbaso zaharren arnasa zena
iritsi zen haurretara.
Bidean goaz eta bidean
helduenen ardura da
helduek heldu haurrek jarraitu
denok aberasten gara.
Elkarrengana biltzen gaituen
zubi bat baita euskara (bir).

Kristau Eskola osatzen duen
komunitate osoa,
Langile edo irakaslea,
ikasle nahiz gurasoa
balore sorta zabal bat dugu
sustraietatik jasoa,
hoien artean euskeran ere
badugu konpromisoa.
Geurea jarriz mintzoa biziz
eman dezagun pausoa (bir).

Doinua hartu Jon Sarasua kantuan entzunik.

Aurkitu zure interes eta beharretara ondoen egokitzen den Kristau Eskolako ikastetxea

Ikastetxea bilatu