2 urria, 2020

Blog KE Innova

2020-2021 Ikasturtea

Urte berezia dugu aurtengoa eta beste hainbat arlotan gertatzen ari zaigun bezalaxe, ohikoa dugun Ikasturte Hasierako Ekitaldia ez egiteko erabakia hartzera bultzatu gintuen pandemiak.

Bertan partekatu nahi genituen mezu zein gogoetak, testigantzak, eta esker onak zuek guztiekin konpartitu nahi ditugu burutu berri dugun bideo honen bitartez.

Bideoarekin batera, Kristau Eskolak urtero argitaratzen duen egunkaria ere batzen dizuegu. Bertan jasotzen dira: editoriala, hainbat adituren atikuluak euskara zein pedagogia arloan, ikastetxe biren tesgigantzak itxialdian bizitakoaren harira, etab luze bat (Argitalpena irakurri).

Kristau Eskola lantaldea osatzen dugun guztion partez, gure eskerrik beroena.

Aurkitu zure interes eta beharretara ondoen egokitzen den Kristau Eskolako ikastetxea

Ikastetxea bilatu