Gurasoak

Gurasoak ere badira hezkuntzaren zimendu. Heziketa familia bakoitzean hasten da.

Kristau Eskolan ikastetxearen eta familien arteko interkomunikazioa arina izatea bilatzen dugu. Interkomunikazio horrek gurasoak inplikatzera gonbidatzen ditu, familiak eta eskolak lotzen dituen programa baten bitartez.

SIEP - FEAC

Familiak eta ikastetxea, bat eginda hezten.

“Sendi-Irakaslegoa: Elkar partekatuz” / “Familia-Escuela: Acción compartida” hitzen inizialak dira. Hezkuntza programa bat, familien eta ikastetxeen arteko lankidetza sustatzeko.

Guraso eskola bat baino gehiago da. Hezitzaileak (gurasoak, irakasleak, entrenatzaileak, orientatzaileak…) elkartzeko topaguneak dira, eztabaidatzeko, informazioa eskuratzeko, ikasteko, eta hezkuntzari buruzko ikuspegiak eta esperientziak trukatzeko. Etapaka antolatutako talde txikietan (Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza), irakasleek eta familiek iritzia ematen dute, entzuten dute eta elkarrengandik ikasten dute.

Arantxi Urretavizcaya

aurretavizcaya@www.kristaueskola.eus

943445688

Familiek eta ikastetxeek:

  • Hitz egiteko
  • Informazioa lortzeko
  • Ikasteko
  • Arazoak eta esperientziak partekatzeko
  • Informazioa kontrastatzeko
  • Familia eta eskola direlako haurren heziketaren zimenduak.
  • Hezkuntzaren arrakastaren oinarrian eragile desberdinen heziketako irizpideen koherentzia dagoelako.
  • Eta, hain zuzen ere, SIEP-FEAC topaketek aukera ematen dietelako denei elkarrekin hitz egiteko, ezagutzeko eta akordioetara iristeko heziketa horrek nolakoa izan behar duen adosteko.
  • Urtean zehar zazpi topaketa egitea.
  • Topaketa bakoitzaren buletina jasotzea, etapa bakoitzeko taldeentzat (Haur hezkuntza, Lehen hezkuntza eta DBH) hausnartzeko eta eztabaidatzeko gaiekin.
  • Gida bat jasotzea, topaketa eta buletinaren gaia gidatzeko iradokizunekin.

Kristau Eskolako ikastetxe bat aukeratzeko 10 arrazoi

Hezkuntzan berrikuntzak egitearen apustua egiten dugu.

Pertsonaren ikuspegi orokorra hartzen dugu kontuan.

Balioetan oinarrituta lan egiten dugu.

Arrakastadun hezkuntza proiektu definitu bat dugu.

Gizartearekin konprometituak gaude.

Familiak eta eskolak gerturatzen ditugu.

Barnerakuntza suspertzen dugu.

Irakaslego egonkorra.

Hezitzaileek konpromezus eta gorputz eta arima aritzen dira.

Oinarrietatik ezagutzara doan proiektu bat jarraitzen dugu.

Aurkitu zure interes eta beharretara ondoen egokitzen den Kristau Eskolako ikastetxea

Ikastetxea bilatu

Gurasoendako hurrengo ekitaldiak

26 urtarrila

Aukera Topaketa

Hezkuntza metodologia berritzaileak.

16 otsaila

Neurozientzia eta hezkuntza jardunaldia

Ba al dakigu nola ikasten duen gure buruak? Ikasi ezazu burmuinaren funtzionamendua.

21 otsaila

Effective english in primary

Metodo eta estrategiak hizkuntzaren barneratzerako.