Beasain

Beasaingo La Salle

Itunpeko ikastetxea

Visitar web

100 urte baino gehiagoko ibilbidea duen La Salleko ikastetxe euskalduna.

Heziketa ekintzailea eta kalitatezkoa bermatzeko dugu, ikaskuntzarako testuinguru berri bat eskainiz.

Testuinguru berri batean bizi gara, ikaskuntza-esperientzia berriak diseinatzen ditugu.

Beasaingo herritarrek eskaturik eta guraso elkartearen laguntzarekin sortu zen ikastetxea. Herriari zor dio, alegia, bere izaera. Esker onez, hainbat ekarpen egin dizkio herriari; Salletar Adiskideak dantza taldea, gerora Aurtzaka taldearen eragile, edo La Salle CAF saskibaloi taldea, BKL izena hartuko zuena dira bi adibide bizi.

Goierri eskualdeko hezkuntza eta gizarte garapenean ere eragile aktiboa izan da beti gure ikastetxea. Gazteen artean formakuntza, aisialdia, euskara, kultura eta kirola sustatzeko ekimenetan, beti elkarlanerako prest.

Herriari esker, herriari zor.

Andre Mari 2
20200 Beasain
Gipuzkoa

943880139

30Aulas

46Educators

711Alumnos

Nivel educativo

  • Haur hezkuntza
  • Lehen hezkuntza
  • DBH

Modelo lingüístico

  • D eredua

Servicios

  • Udalekuak
  • Jangela
  • Eskolaz kanpoko ekintzak
  • Goizeko gela
  • Haurtzaindegia
  • Aisialdia

Ondo antolatutako ikastetxea da ( irakasle prestatuak, metodologia berritzaileak, teknologia berriak) eta gainera ikasleak errespetuz tratatzen gaituzte, gertutasun handiarekin.

Irati Aseginolaza, Ikaslea

Herri bizitzan txertatutako ikastetxea da La Salle, hezkuntza komunitate osoaren elkarlana sustatzen duena. Gure seme-alabak hezten dituena euskaraz, euskal kultura zabalduz eta gizarte justuago baten aldeko balioak transmitituz.

Joseba Imaz, Ikasle ohia

Edozein arazoren aurrean, beti prest daude irakasleak guri laguntzeko. Familia handi bat gara.

Beñat Embil, Ikaslea