Nire saskia

Kristau Eskola

Formazioa

Formazioa Kristau Eskolaren zutabe nagusietakoa da, erakundearen xedea behatoki baten bilakatzea baita hezkuntza sistemaren norabidea zein den esan ahal izateko eta, ondorioz, ikastetxeei behar den formakuntza eskaini ahal izateko.


Gizarteari hezkuntza erantzun egokia, modernoa, malgua, berritzailea eta etorkizunekoa emateko etengabeko kezkan eta konpromisoan oinarrituta, prestakuntza ekintzak sustatzen ditu Kristau Eskolak.


Gure ikastetxeetan, etengabeko ikaskuntzarekin edo bizitza osoko ikaskuntzarekin hartutako konpromiso gisa ulertzen dugu prestakuntza. Gure eskolek denbora asko daramate gure Hezkuntza Komunitateko kide diren hezitzaileei laguntzen prestakuntzako oinarrizko bi lerrotan:
- Hezkuntza Proiektuaren eta Idearioaren planteamendu instituzionalak.
- Gizarteak, bere aurrerapen teknologiko geldiezinarekin, eskolari eta hezkuntzari etengabe planteatzen dizkien erronkak.

Izen ematea plataformaren bidez


Gogorarazi nahi dugu Kristau Eskolako formakuntza-ekintzetan parte hartzeko izen-emateak Kristau Eskolako plataformaren bidez egin behar direla eta beharrezkoa dela ikastetxeko zuzendariaren baimena.

Nola eman izena Kristau Eskolako kurtsoetan plataformaren bitartez (Tutoriala)
 

Kristau Eskola, Santesteban Musikaria 3, 2º 20011 DonostiaTel. 943 445688Fax: 943445234kristaueskola@kristaueskola.eusAviso Legal

Kude ® Powered by Consultec S.L.