Nire saskia

Kristau Eskola

Eredu pedagogikoa

 

KRISTAU ESKOLAk bere eredu pedagogikoarekin bilatzen duen lehen helburua hezkuntza bikaintasuna da. Lortzeko, hezkuntza egitasmo aurrerakoi bat jartzen du abian errealitatearekin kontakturik galdu gabe. Etorkizunera bideratutako egitasmo bat da, euskal gizarteak eta munduak dituen beharrak antzematera bideratuta, hauei aurre hartu eta erantzun hoberenak emateko asmoz.


Proiektuak bizia iraun behar du, etengabeko hobekuntza batean, eta bertan denak parte hartu eta partekatu ahal izan behar dugu, zentro bakoitzaren errealitateak bere tokia izan behar dutelarik. Gure inguruko praktika onenak aztertu behar ditu proiektuak, baita mundukoak ere, gure behar eta errealitateei egokitzeko.


Proiektu handia da, anbizio handikoa, bikaintasuna bilatzen duena… eta hori lortzeko oinarriak zientifikoak izatea beharrezkoa da. Etengabeko hobekuntza: PLAN (planifikatu), DO (egin), CHECK (egiaztatu) y ACT (jardun).
Proiektuaren barruan denok izan behar dugu tokia eta denok parte hartu ahal izan behar dugu. Proiektu bateratua da gure ikastetxe guztiak bikaintasuna bila dezaten bakoitzaren beharretara eta errealitatera egokituz

 

Kristau Eskola, Santesteban Musikaria 3, 2º 20011 DonostiaTel. 943 445688Fax: 943445234kristaueskola@kristaueskola.eusAviso Legal

Kude ® Powered by Consultec S.L.