Nire saskia

Kristau Eskola

Aviso Legal

ERABILERAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA
Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak web orriko toki hau erabili baino lehen. Web toki hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza hauek onartzen ditu. Horiekin bat ez bazaude edo zalantzarik baduzu, ez erregistratzea eta web orria ez erabiltzea eskatzen dizugu.
1. ZEIN GARA?
KRISTAU ESKOLAK ondorengo helbidea du: Santesteban Musikaria 3-2., 20011 Donostia. Website honekin edo bere zerbitzuekin zerikusia duen edozein gaitarako hurrengo telefono zenbakian harremanetan jar zaitezke: 943.540.590 edo hurrengo posta elektronikora bidera zaitezke: responsablelopd@kristaueskola.org
www.kristaueskola.org domeinua KRISTAU ESKOLArena da.

 

2. ZER DA KRISTAU ESKOLAREN WEB SITE DELAKOA?
Orain www.kristaueskola.org tokian zaude. Hori KRISTAU ESKOLAK sortutako espazio elkarreragilea da, produktu eta zerbitzuei buruz informazio handiagoa eskaintzeko.


3. WEB ORRIAREN JABETZA ETA ERABILERA-MUGAK
Web orri hau KRISTAU ESKOLArena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak KRISTAU ESKOLArenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopia, erreproduzi, argitara, karga, transmiti, bana edo ustia. Salbuespen bakarra web orria eta helburuekin bat web orria erabiltzea da. Ildo horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina baldintza hauetan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo KRISTAU ESKOLAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta KRISTAU ESKOLAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza hauetarako debekatuta dago eduki hauek beste edozein web orritan edo sare informatikotan erabiltzea.

4. IRAUPENA
Erabilera-baldintza website delakoan aldatu gabe dirauten bitartean mantenduko dira. Ildo horri jarraiki, KRISTAU ESKOLAk edozein unetan horiek aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek web orrian bertan agertu beharko dira.

5. DATUAK BABESTEKO POLITIKA
www.kristaueskola.org web orriaren helburu nagusia KRISTAU ESKOLAren produktuen, zerbitzuen eta jardueren berri ematea da.
Datu pertsonalak babesteari buruz, KRISTAU ESKOLAk legezko betebeharrak onartzen ditu, bereziki hurrengo eremuetan:
a) Datu pertsonalei buruzko fitxategia edo tratamendua
b) Datuak biltzearen helburua
c) Informazioaren hartzaileak
d) Galderen derrigorrezko edo hautazko izaera.
e) Datuak lortzearen edo ez ematearen ondorioak.
f) Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak gauzatzeko aukera.
g) Tratamenduaren arduradunaren edo, hala badagokio, arduradunaren identitatea eta helbidea.
KRISTAU ESKOLAk erabiltzaileak informazio egokia izatea nahi du. Hala, berariaz, aske eta borondatez erabaki ahal izango du datuak eman nahi dituen. Ildo horri jarraiki, erabiltzaileari datuak fitxategi automatizatuan sartuko direla jakinaraziko zaio. Fitxategi automatizatuaren titularra eta arduraduna KRISTAU ESKOLA izango da. Helbidea honako tokia du: Santesteban Musikaria 3-2., Donostia; Datuekin tratamendu automatizatua gauzatuko da eta helburua honakoa izango da:
a) Produktu eta zerbitzuen berri ematea.
b) Estatistikaren ikuspegitik erabiltzaileen sarrerak ezagutzea.
Aurkakoa adierazten ez bada, galdeketetan biltzen diren datuak website eta web orriaren jardueretan parte hartzeko eta horietan sartzeko beharrezkoak eta derrigorrezkoak dira. KRISTAU ESKOLAk ezingo ditu erregistratu derrigorrezkoak diren datuak ematen ez dituztenak.
Erabiltzaileak galdeketak egiazko datuekin bete beharko ditu. Gainera, datu horiek zehatzak eta osoak dira. Oker betez gero (gezurrezko datuak, ez zehatzak, osatu gabeak eta eguneratu gabeak), kalte-galeren aurrean erantzun beharko du.
Indarrean dagoen legerian datu pertsonalak babesteari buruz, KRISTAU ESKOLAk segurtasuna ziurtatzeko konpromisoa du. Ildo horri jarraiki, galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimenik gabeko sarrerak eta gainerako arriskuak saihesteko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu. Era berean, ondorengoaren berri eman nahi da: segurtasun-mekanismoen artean pasahitzaren formula erabiltzen dela. Pasahitza erabiltzaileak eta KRISTAU ESKOLAk besterik ez daki.
Halaber, KRISTAU ESKOLAk fitxategi automatizatuek duten datuei buruz isilpea gorde behar du. Hori indarrean dagoen legeriak xedatzen du.
Erabiltzaileak edo eskuordetzen duen pertsonak, baita gurasoek edo tutoreek ere edozein unetan sartzeko, berresteko, deuseztatzeko eta, hala badagokio, kontra egiteko erabakia har dezakete, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta gainerako araudi aplikagarriak xedatutakoarekin bat. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko dio KRISTAU ESKOLAri eta arestian aipatu diren helbideak erabili ahal izango ditu. Halakoetan erabiltzailearen identitatea egiaztatu beharko da; website bera bidez edo responsablelopd@kristaueskola.org helbidea erabiliz.
KRISTAU ESKOLA da fitxategiaren arduraduna eta titularra. Hala ere, tratamenduaren kudeaketa hirugarrenak egitea eska dezake. Horretarako, erabiltzaileek berariaz adostasuna azaldu beharko dute.
Cookiak erabiltzeari dagokionez, KRISTAU ESKOLAk honakoaren berri eman nahi dio erabiltzaileari: web tokiaren pantailetan eta orrietan zehar nabigatzen duenean, cookiak erabiltzen direla eta erregistratu diren erabiltzaileak hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea dela beren helburua. Gainera, bisitaren data eta orduari buruz informazioa ematen dute, web tokiaren barruan zirkulazio-parametroak neurtzen dituzte eta bisita-kopurua balioztatzen dute. Horri esker, KRISTAU ESKOLAk eraginkortasunez bidera eta doi ditzake eskaintzen dituen zerbitzuak. Cookiak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina bertan dauden datuak ezin daitezke irakur. Halaber, ezin daitezke beste hornitzaileek eratutako cooki artxiboak irakur. Cookiak ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri den aukeraren bidez desaktiba daitezke.
Gure kezka nagusia erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituzten datuak gordetzeko orduan, segurtasuna da. Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara datuak transmititzeko orduan, arreta handia jartzen dugu.
Bere lana egiteko erabiltzaileen datuak landu behar dituzten langileek bakarrik erabiltzen dituzte datu horiek. Datuen babesari edota segurtasunari buruzko politikak bortxatzen dituzten langileek diziplina-ekintzak pairatu beharko dituzte; ildo horri jarraiki, lanetik bota dakioke, baita ekintza zibilak edota penalak izapidetu ere.
© KRISTAU ESKOLA. Eskubide guztiak gordeak.

 

Kristau Eskola, Santesteban Musikaria 3, 2º 20011 DonostiaTel. 943 445688Fax: 943445234kristaueskola@kristaueskola.eusAviso Legal

Kude ® Powered by Consultec S.L.