Nire saskia

Kristau Eskola

Pastorala

Kristau Eskolako plan estrategikoaren barruan “eskolaren ebanjelizazioa bultzatu” erronka azaltzen da.


Une erabakigarrian gaude gure inguruan fedearen transmisiorako. Eta betiko hiru eragile ebanjelizatzaileak (familia, parrokia eta eskola) aldatzen doaz belaunaldi gazteetan fedearen hezkuntzak duen garrantziari dagokionez.


KRISTAU ESKOLAk Pastorala mailan ikastetxeetan duen jarduera eguneratzeko eta berraztertzeko beharra ikusten du, jakitun eskola ebanjelizaziorako elizak duen plataforma hoberena dela, hezkuntza bitartez duen deialdi ahalmenari esker.

Zentzu horretan, Kristau Eskolak hezitzaileen pastoral lanari bultzada aberasgarria emateko asmotan bi ekitaldi antolatzen ditu urtero. Lehenengoa, 'Hezkuntza Pastoral Jardunaldiak' Escuelas Católicas erakundearekin batera antolatzen du. Bigarrena, 'Eskola eta Baloreak', Arantzazuko santutegian kokatzen du, bertako frantziskanoen kolaborazioarekin.


Horrez gain, Kristau Eskolak txosten bat landu du “XXI. Menderako eskola ebanjelizatzaile bat” izenekoa, non KRISTAU ESKOLAko ikastetxeetan lantzen den Pastoralari beste ikuspegi bat eman nahi zaion. Bertan, bide bat proposatzen du: eskolan pastorala bat izatetik, eskola bat pastoralan izatera. Beste hitz batzuekin esanda, eskola bat ebanjelizatzaile izateko lehendik ebanjelizatua izan behar dela.


Ebanjelizazioa KRISTAU ESKOLAn nortasun ezaugarri bat da. Horregatik burutu nahi dugu sare lan bat eta ikastetxeen errealitate ebanjelizatzailearen azterketa bat. Gero ekintza hezitzaileak eskaintzeko, praktika onen ereduak jartzeko, materialak osatzeko… dena zentroei beraiengandik espero den ebanjelizazio ekintza burutzen laguntzeko.

 

Kristau Eskola, Santesteban Musikaria 3, 2º 20011 DonostiaTel. 943 445688Fax: 943445234kristaueskola@kristaueskola.eusAviso Legal

Kude ® Powered by Consultec S.L.