Nire saskia

Kristau Eskola

Sare lana

AUKERA proiektua jakitun da ikastetxe askotan berdinak direla IKTen ezarpenaren inguruan dauden kezka eta zalantza asko. Gaur batzuentzat beharra dena, beste batzuentzat aurkitutako konponbide bat izan daiteke. Proiektuaren helburua da ikastetxe bakoitzeko berrikuntzari dagozkion elementu aktiboak erlazionatzea hobekuntzako komunitate handiagoetan.


AUKERAk Balio Erantsiko Taldeak (BET) osatzen ditu ezagutza jasotzeko, ebaluatzeko eta gauzatzeko eta, ondoren, Kristau Eskolako ikastetxeetan eta erakundeetan zabaltzeko eta erabilera orokorreko estandarrak eta erreferenteak finkatzeko.


BETaren ekintzen artean nabarmentzen dira:


- Bilerak kanpoko adituekin


- Proiektuen arteko kontrastea


- Benchmarking-a (erabilera onak ezagutzeko)


- Lanerako dinamikak (aurrez aurrekoak, bideokonferentziak, Moodle plataforma…)


Sarean egindako lanaren barruan, garrantzi handia hartu du ‘ikastetxeko IKTen Arduradunak', funtsezko pertsona baita ikastetxe bakoitzeko prozesua dinamizatzeko eta sarearekiko lotura edukitzeko.
 

Kristau Eskola, Santesteban Musikaria 3, 2º 20011 DonostiaTel. 943 445688Fax: 943445234kristaueskola@kristaueskola.eusAviso Legal

Kude ® Powered by Consultec S.L.