Nire saskia

Kristau Eskola

Ebaluaketa

AUKERA programak langileen, batez ere irakasleen, gaitasun digitalari buruzko ulermenari lehentasuna ematen dio. Gaitasun hori neurtzeko tresnak ipini ditu, eta horrela, prestakuntza egitasmoak modu sendoan garatzeko erronkak ezarri ahal izango ditu.


Ikastetxeetako Birtualizazio Ereduak oinarrian DIGCOMP Europar Proiektua (herritarren gaitasun digitalak) lantzen du. Proiektu hori Institute for Prospective Technological Studies – IPTS institutuak garatu zuen, Europar Batasuneko ikerketa zentroetako bat (Joint Research Centre). Irakasleen gaitasun digitalari dagokionez, kontuan hartzen da INTEFaren aldetik Irakasleen Gaitasun Digitalaren Marko Bateratua ezartzea.


Gaitasun horiek neurtzeko, AUKERA proiektuak hedatu daitekeen froga bat egin du IKANOS programak duen autodiagnostikorako tresna baten bidez, eta banan-banako ebaluazioa lortu dute. Kristau Eskolak langileen emaitzen inguruko txosten anonimo bat bidali die ikastetxeei.


Ikastetxearen inguruko txostenak irakasleek duten gaitasun digitalei buruzko ikuspegi orokorra eskuratzeko aukera ematen du, eta informazio hori oso erabilgarria izan daiteke prestakuntza kurtsoetarako eta etorkizuneko proiektuetarako.
 

Kristau Eskola, Santesteban Musikaria 3, 2º 20011 DonostiaTel. 943 445688Fax: 943445234kristaueskola@kristaueskola.eusAviso Legal

Kude ® Powered by Consultec S.L.