Nire saskia

Kristau Eskola

AUKERA

Kristau Eskolako izaeraren ezaugarrietako bat da modu dinamikoan lan egiten duela erakundeko ikastetxeei laguntza eman ahal izateko etengabe aldatzen ari den inguru honetan erantzun behar dituzten hezkuntza erronken aurrean. Horietako bat ikasleari bere gaitasunak ahalik eta gehien garatzen laguntzen dioten irakaskuntza metodologia berriak ezartzea da, eta horretarako, teknologia baliabide berriek eskaintzen dituzten abantailez baliatzen dira.


AUKERA proiektuak ikastetxeetan baliabide teknologikoen txertaketan aurrerapena lortu nahi du eta horien erabileraren norabideak aldaketa pedagogikoa eta metodologikoa ekartzea bilatzen da.


Egitasmoak kontuan hartzen du ikastetxe bakoitzeko birtualizazio paradigma, ez baita nahikoa ikastetxeak ordenagailuz eta bitarteko teknologikoez hornitzea, baizik eta beharrezkoa ikusten da eskoletako antolaketan, metodologian eta irakasleen gaitasun digitalean aldaketak egitea.


AUKERA proiektuaren helburu nagusia da aldaketa eta hobekuntza pedagogikoa eta metodologikoa sustatzea ikastetxeetan baliabide teknologikoak sartzearen eta orokortzearen bidez.


Era berean, sareko lanketa bati ekin nahi dio puntako ikastetxeen eta apalenen arteko arrail digitala saihesteko, eta horrela, gure ikasle guztiei aukera berdintasuna eskaintzeko.

 


 

Kristau Eskola, Santesteban Musikaria 3, 2º 20011 DonostiaTel. 943 445688Fax: 943445234kristaueskola@kristaueskola.eusAviso Legal

Kude ® Powered by Consultec S.L.