Nire saskia

Kristau Eskola

Hornitzaile laguntzaileak

Bere hezkuntza lanaren jardueran, Kristau Eskolak firma kolaboratzaileak ditu bidelagun, beraiekin ikastetxeen prestazio eta baldintzak hobetzen lagunduko duten aliantza estrategikoak lortuz.


Kristau Eskolak sare osoarentzat zerbitzuen eskaintzan eragin positiboa izango duten akordioak erdiesten ditu, ikastetxeen kudeaketari balio erantsia eman nahian, horrek familiengan eragiten duen poztasunarekin.


Hornitzaileen kudeaketa koordinatu politikaren baitan ikastetxeei zenbait estandar gomendatzen zaizkie (kalitateak, zerbitzu baldintzak, kontratu ereduak, erreferentziazko araudiak, eta abar) hornitzaileei exijitzeko, zerbitzuen kostua ekonomikoki hobetzen da bolumen handiko negoziaketak baliatuz.
 

McYadra

McYadra ikastetxeei kirol-jantziak nahiz uniformeak hornitzen marka liderra da eta kristau eskolekin inplikazio berezia azaltzen du. Gure arduren eta beharren berri ondo daki. Hamar urte baino gehiago dira ekimen ugarirekin harreman estua duela lurralde desberdinetan. Kristau Eskolekin duen lotura bereziaz gain, McYadra marka konprometitua da eskola inguruarekiko eta orokorrean gizartearekiko benetako erantzukizuna dakarten baloreekin.
 

UMAS

UMAS aseguru mutua da eta bere lana esparru erlijiosoan burutzen du nagusiki. Kristau eskolei zerbitzua emateko konpromisoa mantentzen du, aseguru espezializatu hoberenak eskainiz bai ikastetxeei, eta baita guraso elkarte nahiz boluntariotza oinarri duten gazte taldeei eta antolatzen dituzten ekintza puntualei ere.

AUSOLAN

 

 

AUSOLAN Auzo Lagun, Koop.Elkartearen marka da. Kooperatiba 1969. urtean 17 emakumek sortu zuten don José María Arizmendiarrieta apaizaren laguntzarekin.
Gaur egun, lehen enpresa da Euskal Autonomia Erkidegoan bazkari eta garbiketa zerbitzuak eskaintzen. Kristau Eskolak dira nagusi bere bezeroen artean.
Beraien baloreak zintzotasuna, ekimena, konpromisoa eta lankidetza bidez parte hartzea dira.

Kristau Eskola, Santesteban Musikaria 3, 2º 20011 DonostiaTel. 943 445688Fax: 943445234kristaueskola@kristaueskola.eusAviso Legal

Kude ® Powered by Consultec S.L.