Nire saskia

Kristau Eskola

SIEP-FEAC

Bai ikastetxeek, bai familiek oso ongi dakigu geure arteko lankidetza oso garrantzitsua dela, horrek modu positiboan eragiten baitu haurren eta gazteen heziketan. Familien eta ikastetxeen arteko lankidetza sustatzeko asmoz sortu zen, hain zuzen ere, SIEP-FEAC EGITASMOA.

 

Zer da SIEP-FEAC?

SIEP-FEAC hitzak "Sendi-irakaslegoa: Elkar partekatuz" / Familia-Escuela: Acción compartida" egitasmoaren inizialak hartzen ditu. Familien eta ikastetxeen artean lankidetza sustatzeko Hezkuntza programa bat da.

Gurasoen Eskola bat baino gehiago da: HEZITZAILEEK (gurasoek, irakasleek, entrenatzaileak, orientatzaileak ...) hezkuntzari buruz elkarrizketan aritzeko, informazioa eskuratzeko, ikasteko, beren ikuspuntuak eta esperientziak elkarri ezagutarazteko gunea da. Bertan, (taldeak etapen arabera -Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH- antolatzen dira, talde txikietan) irakasleek eta sendiek beren iritziak eman, elkarri entzun eta guztiek elkarrengandik ikasten dute.

Gaur egun 33 ikastetxek hartzen dute parte egitasmoan.KRISTAU ESKOLAREN izenean proiektuarekin bat egiteko gonbidapena luzatu nahi dizugu, parte-hartzaileek oso balorazio ona eman baitiote egitasmoari. Hemen aurkituko duzu behar duzun informazio guztia. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu ezazue KRISTAU ESKOLARA 943 445688 eta hitz egin ezazue Arantxi Urretavizcayarekin edo idatzi posta elektroniko bat siepfeac@kristaueskola.org helbidera.
 

 

 

 

Kristau Eskola, Santesteban Musikaria 3, 2º 20011 DonostiaTel. 943 445688Fax: 943445234kristaueskola@kristaueskola.eusAviso Legal

Kude ® Powered by Consultec S.L.