Nire saskia

Kristau Eskola

University of Cambridge

Kristau Eskola ofizialki Cambridge-eko zentro irekia da eta honenbestez izen handiko unibertsitatearen azterketak eskaini ditzake gizarte osoari bere 141 ikastetxeen bitartez. Merkatuan dauden prezioak baino eskuragarriagoak diren beste batzuk ipiniz Kristau Eskolak tituluren bat eskuratu nahi duten pertsona guztiei errazten die euren nahia betetzea, gainera hurbiltasuna bermatuz 137 ikastetxek osatutako erakundeari esker. Era berean, erakundeak bere bereak dituen balore batzuk bultzatzen ditu, berdintasuna eta giza kohesioa esaterako.

Aukera zabala

Kristau Eskolak Cambridge erakundeak dituen azterketa desberdinak aurkezten ditu maila desberdinei bideratutakoak: Starters, Movers, Flyers, KET (Key English Test), PET (Preliminary English Test), FCE (First Certificate in English), CAE (Certificate in Advanced English), CPE (Certificate of Proficiency in English) eta BEC (Business English Certificates) izendapena duten hiru tituluak: BEC Preliminary, BEC Vantage, BEC Higher.

Hurbiltasunaz gain, Kristau Eskolak balio eranskin bat gehitu nahi dio bere eskaintzari Computer Based azterketekin. Era honetan, ordenagailu bidez azterketak antolatzen ditu azpiegitura aldetik eskaerak hobeto ase ditzaketen ikastetxeetan. Eskaintza honek gainera ohizkoak diren daten ordezkoak aukeratzea uzten du pertsona batzuei euren azterketa akademikoak edo lan kargak ematen dizkien eragozpenak gainditzea erraztuz.

Kristau Eskolak ekimen hau bere heziketa integralaren barne bultzatzen duen hezkuntza egitasmoaren mugarri baten testuinguruan kokatzen du, eleaniztasunaren sustapenean hain zuzen. Bere esparruetako batean, ingelesaren irakaskuntzan, Kristau Eskola hazten ari da eta horren adibide da Cambridge erakundearekin ebaluaketa konparatiboko frogak (English Benchmarking Test) ikastetxeetan egitea adostu eta gero, orain tituluen eskaintza gizarte osoari zabaldu ahal izatea.

BISITATU WEB ORRI BERRIA 2016-2017 AZTERKETA DEIALDIAK EZAGUTZEKO

 

Kristau Eskola, Santesteban Musikaria 3, 2º 20011 DonostiaTel. 943 445688Fax: 943445234kristaueskola@kristaueskola.eusAviso Legal

Kude ® Powered by Consultec S.L.