Nire saskia

Kristau Eskola

Nor gara

Kristau Eskola erakundea 2005ean sortu zen euskal hezkuntza eragilea da. Ibilbide luzea duten hezkuntza instituzioak batu zituen urte hartan egitasmo propio bat bultzatzeko. Kristau Eskolaren nortasuna, ezaugarriak eta helburuak zeintzuk diren ondo azaltzen du honako bideoak:

 

 

 

Egitura legala

KRISTAU ESKOLA erlijiosoak eta enpresa mundukoak diren erakunde titularrek osatutako elkarte zibil bat da Euskal Autonomi Erkidegoko 133 ikastetxe barne hartzen dituelarik. Hezkuntza etapa guztiak eskaintzen ditu unibertsitatea izan ezik, hau da, haur hezkuntza, lehen hezkuntza, DBH, batxillergoa eta Lanbide Heziketa.


LOEk ezartzen duen Kontzertu legearen arabera zuzentzen da eta euskal hezkuntza sistemaren itunpeko sareko %60 da. Guztira 8.000 langile batzen ditu eta 90.000 ikasleengana iristen da, hezkuntza sistemaren %25a ordezkatzen duelarik. Bikaintasunera bideratuta eta kristau-humanismoan oinarrituta dagoen bere egitasmo propioa izateagatik bereizten da.

 

Kristau Eskola, Santesteban Musikaria 3, 2º 20011 DonostiaTel. 943 445688Fax: 943445234kristaueskola@kristaueskola.eusAviso Legal

Kude ® Powered by Consultec S.L.