Araudia

ES299 Kristau Eskola zentro baimenduaren arauak

  1. ES299 Cambridgeko Unibertsitateak baimendutako zentro aztertzailea da eta, beraz, arautegi guztia unibertsitate horretatik dator.
  2. Hori dela eta, behin matrikula burutu eta gero, ES299 Zentroak ez du dirurik itzuliko. Gaixotasun kasuetan, eta dagokion mediku-ziurtagiri ofiziala aurkeztu ondoren, ES299-k tramitatuko du diru-itzuleraren eskaera; Cambridge ESOL da erabakia hartuko duena.
  3. Azterketari batek moldatutako materiala behar izanez gero (adibidez, Braillen), entzuteko zailtasunak sufritzen baditu edo edozein beharrizan berezi baldin badu, izen-ematea gauzatzean horien berri ematea eskatzen dizuegu. Era berean, azterketa-data baino lehenago proba egiteko edozein oztopo suertatzen bazaio (esaterako, idazteko trabak beso baten apurketaren ondorioz), lehenbailehen jakinaraztea eskatzen dizuegu, egokitutako sistemak prestatzeko.
  4. Azterketa-maila gehienetan, azterketariari argazkia aterako zaio, ezinbestean. Argazkirik atera ezean, Cambridge Englishek emaitza ez argitaratzeko eskubide osoa dauka, aipatutako arautegiari jarraituta.
  5. Ezarritako ordutegiak ez dira aldatuko. Egokitu zaien egun eta lekuan ahozko probara joaterik ez daukaten azterketariek aukera izango dezakete atal hori beste azterketa-leku batean egiteko, ezintasunaren arrazoia ziurtagiri ofizialeren bitartez azaltzen badute.
  6. Azterketak Cambridgeko Unibertsitatearenak dira eta, egindakoan, azterketariak ezin izango ditu ikusi; halere, ES299 Zentroaren bitartez, azterketa-errebisioa eskatu ahal izango da, Cambridgek ezarritako tasak ordaindu eta gero. ES299 Zentroa bitartekaria baino ez da izango, azterketaria eta unibertsitatearen artean.
  7. Azterketariak euren ordutegiak (Confirmation of Entry edo COE) hartzera joan beharko dira matrikula egin duten ikastetxera, ahozko azterketarako epearen hasiera-data baino aste bat lehenago. Azterketa-maila bakoitzak hasiera-epea desberdina du; goiko taulan agertzen dira aipatutako epeak.
  8. Ahozko azterketarako epearen hasiera baino aste bat lehenago, ordutegiak eman ez bazaizkio, azterketaria ES299 zentroarekin kontaktuan jarri beharko da, honako helbidean; aanitua@kristaueskola.eus edo 630 53 80 76 telefonora deituz.
  9. Azterketariaren ardura da titulua jasotzea matrikula egin zuen ikastetxean; emaitzak argitaratu eta sei astera egongo dira tituluak eskuragarri. Horiek jasotzeko epea 6 hilabetekoa izango da, zentrora heldu ziren egunetik hasita. Epea igarotakoan, Kristau Eskolaren egoitzan jaso beharko dira (Santesteban Musikaria 3,2. Donostia). Agiriak ordezkaezinak direnez, ez dira postaz bidaliko.
  10. Matrikulak dagokion deialdirako soilik balio du, ez dira hurrengo deialditarako matrikulak gordeko. Azterketa egiteko beharrezko kandidatuen kopurura heldu ezean, maila hori ez da egingo eta matrikularen zenbatekoa itzuliko da.
  11. Kristau Eskola ES299 Zentroak ez ditu bere gain hartuko azterketariak arau hauek ez jakiteagatik sortutako arazoak.

Izen ematea

ONLINE MATRIKULA EGITEKO BALDINTZAK:

  • ES299 Kristau Eskola zentro baimenduaren arauak onartu
  • Matrikulazioa egiterakoan, webgunean azaltzen diren urratsak jarraitu

 

OHIZKO MATRIKULA EGITEKO BALDINTZAK:

  • ES299 Kristau Eskola zentro baimenduaren arauak onartu.
  • Izen emate inprimakia behar bezala bete.
  • DNIaren fotokopia
  • Abonu-agiria. Diru sartzea Kristau Eskolako kontu korronte honetan egin behar da:

ES72 3008 0146 76 3091685226 (Caja Rural Navarra)

Matrikulak korreo urgentez bidali behar dira izena emateko epea bukatzen den azken egun berean, hurrengo helbidera:
         Beatriz Zabaleta
         Santa Elena , 12-1º dcha.
         48280 Lekeitio, Bizkaia